argia.eus
INPRIMATU
Oteiza, Chillida eta Serraren lanak, Artiumen

2009ko urriaren 21a

Gasteizko Artium museoak Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Richard Serraren hainbat lan bildu ditu Elkarrizketak izeneko erakusketan. Ostiralean (museoa berriz irekitzen den egunean) zabalduko da, eta hiru artisten 26 eskultura, pintura, belaki eta grabatu izango dira ikusgai. Egun berean zabalduko dira Ni eta bestea, Denbora mendekatzailea. Bilduma IX eta Gure Artea erakusketak ere.