Abuztu osoan Azkoitian eta Azpeitian Oteiza anaien aztarnak ezagutzeko bisitak egingo dira. Ostegunetik larunbatera izango dira eta egunean lau txanda egingo dira, guztiak doan. Jose eta Antonio Oteizaren bizitzak eta Azkoitiko alde zaharra eta Azpeitiko parrokia ezagutzeko aukera egongo da bisitetan.