argia.eus
INPRIMATU
Otegik helegitea jarri du auzitegian, hauteskunde batzordearen erabakia atzera bota dezan
  • EH Bilduko hautagaiaren defentsak dio Audientzia Nazionalaren inhabilitazioa 2016ko martxoaren 1ean amaitu zela. Larunbatean hartuko du erabaki bat Donostiako administrazio arloko auzitegiak.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 01

Otegik ostegun eguerdian bere izenean aurkeztutako helegitean eskatu du Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak bere kontra hartutako erabakia indargabetzeko eta hautagaien zerrendan sar dezala. Iñigo Iruin abokatuak entregaturiko idatzian “sufragio pasiborako eskubidea” du aipagai.

Bere ustez Audientzia Nazionalak ezarritako inhabilitazioa ez da “gain-ezarria dagoen zigorra da eta ez lehen mailakoa” eta hortaz espetxe zigorra amaitzearekin bertan behera geratu zen. “Batzordeak zigorraren izaera aldatu du eta duena baino maila handiagoa eman dio”, azaldu dute helegitean.

Defentsaren aburuz Otegiri politikan parte hartzeko eskubidea “murriztu” egin dio batzordearen erabakiak.

Donostiako auzitegiak helegitean eskatutakoa aintzat hartuko ez balu Konstituzio Auzitegira jotzeko aukera izango luke oraindik EH Bilduk.