Arnaldo Otegi: "Ez gaude turismoaren aurka, baina baditugu desadostasunak egungo ereduarekin"

  • Asteazkenean EH Bilduk eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak izandako bileraren berri eman dute Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, Maialen Iriarte EH Bilduko parlamentariak eta Juan Carlos Izagirre Donostiako alkate ohiak: “Adostasunak desadostasunak baino handiagoak dira”.

ARGIA @argia
2017ko abuztuaren 17a
Eizagirrek azpimarratu zuen bere agintaldian turismoa hazi egin zela Donostian. (Arg.: EITB)

Arnaldo Otegiren esanetan EH Bildu ez dago turismoaren aurka, “hori tentelkeria galanta litzateke, guztiok garelako turistak”. Otegiren aburuz, turismoak badu bere garrantzia Gipuzkoako eta herri osoaren Barne Produktu Gordinean eta, beraz, “garrantzitsua da herrialdearen ekonomian eta zentzugabekeria litzateke gu turismoaren aurka izatea”.

Otegik adierazi zuen, hala ere, badituztela desadostasun batzuk lurraldean zabaltzen ari den turismo ereduarekin. Gipuzkoako ostalarien ordezkariekin izandako bilerari dagokionez, azpimarratu du bilkuran ikusi dela adostasunak desadostasunak baino handiagoak direla.

Bilera giro lasai eta onean egin zela zehaztu zuen Otegi, eta “paisaia eta gastronomiaz gain” Euskal Herriaren “identitate nazionala eta kulturala ere saldu behar dugula”. EH Bilduko ordezkariek zehaztu zuten, halaber, sektorean lan baldintza duinak izan daitezela eskatu zietela ostalarien ordezkariei.

Arnaldo Otegiren Twitter kontuan ikus daitezke bileraren hainbat pasarte.

Kanal hauetan artxibatua: Turismoa  |  EH Bildu  |  Donostia

Turismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-30 | Miren Osa Galdona
Ostalaritzako kontratuen erdiak astebete baino gutxiago iraun zuten iaz EAEn

Espainiako Gobernuak emandako datuek turismoaren beste aldea erakutsi dute: sinatzen diren kontratuen %46k astebete baino gutxiago irauten dute. Autonomia erkidego batzuetan, ordea, kopurua erdiraino iristen da, EAEn kasu.  


2018-05-24 | ARGIA
Azken txanpan sartu da Bizitza Da Handiena: pentsiodunen manifestazioa eta okupazioaren azken gaua

Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.


2018-05-22 | Miren Osa Galdona
Kezka sortzen dio Donostiako Turismo Elkarteko zuzendariari Bizitza Da Handiena kanpainak

Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute astelehen goizean Manu Narvaez Donostiako Turismo Elkarteko zuzendaria. Turismoaren Munduko Erakundeak asteazkenetik ostiralera egingo duen goi bileraren harira, ekitaldiak hirian izan dezakeen eragina izan du ardatz solasaldiak.


2018-05-16 | Miren Osa Galdona
Euskarak ez du lekurik izango Donostiako Turismoaren Goi Bileran

Kursaalen bilduko dira Turismoaren Mundu Erakundeko 300 ordezkari maiatzaren 23tik 25era.


Zer da Donostian goi-bilera egingo duen Turismoaren Mundu Erakundea?

Turismoaren Mundu Erakundeko (UNWTO) Kontseilu Exekutiboa Donostian izango da maiatzaren 23tik 25era. Erakundearen 108. bilkura izango da Euskal Herrian egingo dena, eta 70 estatutako 300 ordezkari etorriko dira.


Agus Rodriguez, barrako barrikadatik
"Metroa, AHTren geltokia... Donostia zer izango da, Montecarlo bat?"

Inoiz joan bazara Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernara, seguru barraren atzean ikusiko zenuela Agus Rodriguez, irribarrez, batekin edo bestearekin hizketan. Nor da, ordea? Bere hitzetan: “45 urteko gazte bat, euskaldun berri zaharra, donostiarra, semea, aita, anaia, lankidea, batzuetan nagusia, eta militantea”. Tabernaren azken urtearen atarian hitz egin dugu berarekin.


2018-05-09 | ARGIA
Hoteletako langileen greba deialdiari eusten diote sindikatuek

ELAk jakinarazi duenez, maiatzaren 23, 24 eta 25erako Gipuzkoako hoteletako langileen greba deialdiari eutsiko diote, asteazkenean patronalarekin egindako bileran ez baitute akordiorik lortu. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute greba.


Gu ez gara turistak gure hirian

Donostian turismoaren jarduera, gutxi batzuen mesedetan eta gehiengoaren kaltetan garatu izan da. Donostiarroi onura eta aberastasuna ekartzen digula sinetsarazi digute, baina, datuek beste errealitate bat aurkezten dute.


2018-05-09 | ARGIA
'Bizitza da Handiena' kanpaina
"Borroka sozialen astea" deitu dute Donostian, Turismoaren Munduko Goi Bilera hirian egin bitartean

Maiatzaren 19tik 26ra herritarrei kalera ateratzeko deia egin diete sare sozialen bidez, "Bizitza Da Handiena" lelopean. Bideo bat zabaldu dute.


2018-04-25 | Miren Osa Galdona
Pisu turistikoak debekatuko ditu Palmako Udalak

Palmako Udalak eta Balearretako Gobernuak eginiko kalkuluen arabera, uda sasoian 11.000 pisu turistiko egon daitezke irlako hiriburuan; %95 legez kanpo jartzen dira eskaintzan interneteko plataformen bidez. Gehienak eraikinetako pisuak izaten dira. Sustraitik moztu dute arazoa: debekatu egin dituzte turistentzako pisuak. Familia bakarreko etxebizitzak baino ezingo dira jarri alokairuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude