"Otegi ez da soilik ezker independentistaren liderra, abertzaletasun osoarena da"

  • Antoni Batista kazetariaren ustez, Arnaldo Otegi “independentismo baketsuaren ikurra” izateagatik dago kartzelan. Hala adierazi du Villaweb agerkariak egin dion elkarrizketan. Batistak Otegi. La força de la pau (Otegi. Bakearen indarra) liburua idatzi du, preso dagoen ezker abertzaleko buruzagiaren izaera eta bizipenak xehe kontatzen dituena.  


2015eko azaroaren 20an - 12:57
Batista, Otegiri buruzko liburua argitaratu berri duen kazetaria (argazkia: Àfrica Uyà / Vilaweb).

Azaldu duenez, urte batzuez ETAko militante izanak eta preso eman zituen urteek “indar handia” eman zioten Otegiri ondoren ezker abertzaleko lidergo politikoa eskuratzeko. ETAtik eta kartzelatik igaro ostean aldaketa ideologiko nabarmena izan zuen Batistaren aburuz, biolentzia “ezbaian” jartzera igaroz.

“Armak isilarazteko beharra oso azkar barneratu zuen. Biolentzia utzi eta bakearen bideari ekiteak independentismoa gauzatzeko aukera erreala zekarren. Gainera, bakeari balio etikoa ere ematen zion”.

Otegi estatu mailako lidertzat jotzen du Batistak. “Arnaldo ez da tokiko liderra, askoz gehiago da. Hizketarako erraztasuna dauka. Paperik gabe hitz egin dezake. Jendea intelektualki seduzitzen du”.

Bere ustez, ez da soilik ezker independentismoaren liderra; “euskal abertzaletasun osoarena” ere bada. Horren adibide gisa aipatu du behin EAJko goi kargudun batek esan izana Otegi zerrendaburu edukita hauteskundeetan gehiengo absolutua lortuko luketela. “Bere eragina ezker abertzaleaz gaindi doa”.

“Estatuak ETAren mamua behar du, horregatik dago Otegi preso”

Batistak esplikatu duenez, Estatuak ez du ETAren biolentziarik nahi; bai ordea, independentismoa kriminalizatzea ahalbidetzen duen “ETAren mamua”. Horregatik ei dago Otegi kartzelan. Gaineratu duenez, PPren gobernuak bere esku dagoen guztia egingo du ezker abertzaleko liderra 2022arte inabilitatzeko.

“Espainiako Estatuarentzat sekulako kolpea litzateke Arnaldo hauteskundeetara aurkeztu ahal izatea, irabazteko aukera asko izango bailituzke”.

Otegi kartzelara bidali zuen sententziari dagokionez, Batistak dio epaileak kartzelaratzea agintzeko darabiltzan argudioek berdin-berdin balio zezaketela bakearen eta giza eskubideen sari bat emateko.

“Otegik bakea gauzatzea baino ez zuen egin. Bere kartzelaratzea independentismoaren kriminalizazioaren erakusle gorena da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude