Otegi eta gainontzeko presoen askatasunaren aldeko kanta egiteko dirua biltzen ari dira

  • Musikari ezagunak parte hartzen ari dira kanpaina berri honetan. Karena.eu atarian antolatu dute crowdfunding kanpaina, eta 9 egun falta direnean, oraindik ez da beharrezkoa den diru kopurua bildu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 04an - 12:10

"Free Otegi - Free Them All" kanpainak beste aurrerapauso bat eman nahi du eta askatasun eskari bat askatasun aldarri bihurtu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat musikari, abeslari eta artista batu ditu nazioarteko kanpaina honek, guztien artean abesti bat grabatzeko eta mundu osoan zabalduko den bideoklip bat egiteko. Hitzaren aldeko apustua egiteagatik preso dagoen ahots bat isildu nahi izan dutenei erantzun nahi zaie, hainbat ahotsen batasunarekin, hitzez eta kantuz.

Talde artistiko eta teknikoa batuta dago. Konpositore eta produkzio lanetan, Joserra Senperena arituko da. Letragile, Edorta Jimenez idazlea. Kantuan, Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza). Eta estudioko musikarien artean Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda eta Iñigo Egia.

Helburua, Euskal Herriko bazter guztietan entzungo den abesti bat osatzea eta komunikabide tradizionalen zein Sarekoen bidez mundu osoan ikusiko den bideoklip bat sortzea, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. "Free Otegi - Free Them All" kanpainaren manifestuak dioen moduan "Gizatasunagatik. Justiziagatik. Garaile eta garaiturik gabeko irtenbidean sinesten dugulako. Bakearen aldeko apustua egiten dugulako. Horregatik Arnaldo Otegiren askatzea eta presoen Euskal Herriratzea eskatzen dugu".

Eskaera hori kantuz ere egiteko Euskal Herriaren laguntza da orain eskatzen dutena.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Ahotsa.info-k argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude