Otegi: “Aurrera jarraitu behar dugu aldebakarreko pausoak ematen"

  • Arnaldo Otegi elkarrizketatu du La Jornada egunkariak. 197/2006 doktrinaren aurkako Estrasburgoko sententziaz, bake prozesuaz eta Kataluniaren independentziaz aritu da, besteak beste.


2013ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arnaldo Otegi, artxiboko argazkian. (Arg: Dani Blanco)

2009ko urriaren 16tik dago Sortuko kidea kartzelan, eta Auzitegi Gorenaren sententzia betetzekotan 2016an aterako da. Galdetegi baten bidez erantzun ditu hedabidearen galderak.

 “Espainiako Gobernuari ez zaio bakea interesatzen. Ez du nahi. Lehen zegoen eszenatoki politikoa nahi du. Are gehiago esango nuke: ETAren ekintza armatua zegoen garaia desio du ezkutatzea ahalbidetzen ziolako haren izaera antidomokratikoa, antisoziala eta autoritarioa”. Hala mintzatu da aro politiko berriaren inguruan.

Talde armatuaren eta Gobernuaren arteko gatazka ere aztertu du: “ETAren indarkeriaren desagerpenak arazo handia sortzen dio. Izan ere, orain ez du aitzakiarik benetako eztabaida politikoari ekiteko. Alegia, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubideari ez erantzuteko”.

“Bake prozesua ez da existitzen Estatuak beldurra diolako bakeari”. Baina gauzak horrela izanda ere, Otegik argi dauka zein den bidea: “Aurrera jarraitu behar dugu, aldebakarreko pausoak ematen, Estatuak esaten duena esaten duela ere”.

Bake prozesuaren moteltasuna onartzen duen arren, ez du zalantzarik ETAren ekinbideekin: “Su etena betierekoa eta atzerarik gabekoa da”. Ez du desarmatzearen inguruko informaziorik eman, baina “inplikatutako parte guztien agendan” egon behar dela dio.

'Parot Doktrina' baliogabetu ostean

‘Parot Doktrina’ deusestatzearekin konforme azaldu da, eta nazioarteko komunitatean keinu baikor gisa interpretatu du. “Sententziak giza eskubideak errespetatzen ditu, Espainiako espetxe politika arbitrarioari aurre eginez. Orain urte batzuk, Estrasburgoko Auzitegiak berak ezker abertzalearen ilegalizazioa babestuz, esan zigun ETAk ekintza armatuarekin jarraituz gero, nazioarteko komunitateak politika murriztaileak begi onez ikusiko zituela. Orain, dudarik gabeko seinalea bidali die Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Esan die ETAren indarkeriaren aldebakarreko su etenaren ostean, nazioarteak ez dituela gure herriaren kontrako salbuespen politikak onartuko”.

Biktimen inguruan solasean, gatazkari “sufrimendu tanta gehiagorik” gaineratu behar ez zaiola nabarmendu du. Eta PPri biktimen oinazea “manipulatzea” leporatu dio: “Biktimen mina lobby indartsua bilakatu zuen. Orain gezurrekin eta manipulazioaren bidez erabili zutenen kontra oldartu da lobbya”.

Bisitak mugatu dizkiote esker abertzaleko lider historikoari. Hark argi dauka zergatik den, eta galdera ironikoa airean utziz azaldu du: Nola ukatuko du Espainiako Estatuak preso politikoak existitzen direla Logroñoko kartzelatik sindikalistak, parlamentariak eta nazioarteko prentsa pasatzen baldin badude bisitetan?

Kataluniaren "bidelagun"

Nazioarteari begira, Kataluniaren independentziarako urratsak izan ditu hizketagai. Espainiako trantsizio garaiko lurraldekotasun eredua “agortuta” dagoela dio, “ibilbide taktiko eta estrategikorik gabe”.

Horregatik Espainiak bi aukera dituela iruditzen zaio. Batetik, berriz ere zentralizatzea; bestetik, prozesu demokratikoa abiatzea eta euskaldunen, katalandarren eta galiziarren autodeterminazio eskubidea aitortzea. Herrien aitorpena baina, “gertagaitza” iruditzen zaio. Horregatik, “kataluniarrek independentziarantz alde bakarreko urratsak eman behar dituztela ikusi dute”. Ezbairik gabe aipatzen du zer egin beharko litzateke Euskal Herrian: “Euskaldunok ere bideorri propioarekin, presarik gabe, baina etenik gabe, bide horretan lagundu behar diegu”.

Osotara kasi 12 urte bete ditu espetxean jada. Aitzitik, “oso baikor” ikusten du bere burua. Presondegian pasatako azken lau urteek “bakearen bidean” gehiago berretsi dutela dio. Estatuaren mendukutzat jotzen du espetxealdia: “Ez digute barkatzen bakearen alde egindak apustu irmoa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude