Espainiako poliziak hamar pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Audientzia Nazionalak jakinarazi zuenez, horien artean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto LABek Donostian duen egoitzan. Miren Zabaleta, Mañel Serra, Amaia Esnal, Txelui Moreno eta Ainara Oiz ere atxilotu zituzten atzo.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esan duenez, estatuak errepresio bidez erantzuten du ezker abertzalearen mugimentu oro, "bai baitakite errealitate berri bat irekiko duen bideekin konpromisoa hartzeko prest daudela".
Baltasar Garzon epailearen aginduz egin dituzte atxiloketak. "ETAren aginduz Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea" leporatzen diete eta Bateragune izeneko organo baten sorreran parte hartu dutela jakinarazi dute.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.