Ostegunean irekiko ditu ateak 'Korre 127' etxe okupatuak Gasteizko Alde Zaharrean

  • Abuztuan okupatu zuen Gazte Emantzipaziorako Sareak Gasteizko Alde Zaharreko bloke hau. Sorpresak eta bestelakoak egongo dira abenduaren 14ko inaugurazioan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 13an - 09:17

Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127. blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.

Orain, egindako lanak fruituak eman ditu eta, horren ondorioz, hurrengo gonbidapena zabaldu diete Alde Zaharreko auzokideei, Okupazio Mugimenduari eta berarekin bat egiten duten norbanako eta eragileei: “Ostegun honetan, abenduaren 14an arratsaldeko 18:30ean Korreria kaleko 127 zenbakira hurbiltzera animatzen zaituztegu”, adierazi diote Hala Bediri.

Blokean bertan ekitaldi sorpresa egingo dute etxea aurkezteko. Gainera, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen erakusketekin gozatzeko aukera egongo dela aurreratu dute.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude