argia.eus
INPRIMATU
Ostegunean aterako dute Franco diktadorea Erorien Haranetik
  • Espainiako Gobernuak agiri batez jakinarazi du urriaren 24an egingo dela Francisco Francoren gorpuzkinen desobiratzea, goizeko 10:30etan, “duintasun eta begirunezko” baldintzetan eta haren familia bertan dela.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 21

Hamabi urte iragan da 2007ko Memoria Historikoaren legea onartu zuela Espainiako Kongresuak, PSOEko Jose Luis Zapatero Espainiako Gobernuko lehendakari zela. Lege horretan oinarritzen da desobiratze hau. Harrez gero, Franco ateratzeko baimena ematen zuen ez legezko proposamena onartu zen Kongresuan 2017an eta Espainiako Gobernuak, azkenean, 2019an eman zuen horretarako agindua.

Familiaren gertuko fundazioek, dena den, etengabe trabatu dute agindua auzitegietan. Ate denak irekita, ostegunean eramango dute diktadorea Erorien Haranetik Mingorrubioko panteoira, bere alargun Carmen Polo lurperatua dagoen lekura.