argia.eus
INPRIMATU
Ostegunean abiatuko dituzte Ibaetako II. Jardunaldi Feministak, egitarau zabalarekin
  • Erraustu plataformak astearte goizean aurkeztu ditu Ibaetako II. Jardunaldi Feministak Donostiako Ibaetako campusean, eta egitarau zabala prestatu dute, ostegunetik apirilaren 11ra.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2022ko martxoaren 30a
Erraustu plataformak Ibaetako II. Jardunaldi Feministak aurkeztu ditu Ibaetako campusean (Argazkia: Erraustu)

Askotariko jarduerak antolatu dituzte, “unibertsitate eredu patriarkal eta neoliberalaren aurrean hezkuntza feministan sakontzeko” helburuarekin. Jarraian, egunez eguneko egitaraua:

Martxoak 31:

13:00etan, Garbitzaileen borroka EHU-n hitzaldia, unibertsitateko garbitzaile baten eta LABeko Naiara Carvajalen eskutik. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia I. Fakultateko (HEFA I.) 1.7 gelan izango da.

20:00etan, bertso poteoa egingo dute Trinitate plazan, Uxue Alkortaren eta Ekhiñe Zapiainen eskutik.

Apirilak 4:

Komun komunen aldeko borroka: transfeminismo arkitektonikoa hitzaldia eskainiko dute Guneako militante ohi batzuek, 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.

Apirilak 5:

Hezkuntza feminista ezaugarrituz hitzaldia eskainiko dute Unietako Neska* Ikasleek 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.

Apirilak 11:

Maria Luz Estebanek Ezagutza eta kritika feminista hitzaldia eskainiko du, 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.