argia.eus
INPRIMATU
Ostegunean 4 heriotza gehiago Hegoaldean: COVID-19ak Euskal Herrian 2.116 hil ditu orain arte, milioiko 667
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ostegunean 3 heriotza gehiago kontabilizatu dira eta 1 Nafarroan. Iparraldetik heriotza gehiago ezagutarazi ezean, Euskal Herria bere osotasunean iritsi da COVID-19agatik 2.116 hildako edukitzera, milioiko 667 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 11

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, ostegunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 3 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroako Gobernuak arratsaldean eman dui du beste heriotza baten berri. Iparraldean aspaldian ez da inor gehiago hil. Denetara, Euskal Herrian ekainaren 12a arte 2.116 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.588 EAEn, 518 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 667. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 832, 3. Euskal Herria 667, 4. Andorra 660, 5. Erresuma Batua 608, 6. Espainia 580, 7. Italia 565, 8. Suedia 477, 9. Frantzia 450, 10 Herbehereak 353...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

(Albiste hau 18:45etan editatu da).