Espainiako Gobernuak emandako datuek turismoaren beste aldea erakutsi dute: sinatzen diren kontratuen %46k astebete baino gutxiago irauten dute. Autonomia erkidego batzuetan, ordea, kopurua erdiraino iristen da, EAEn kasu.
Ostalaritzako datuek sektorearen prekarietatea agerian uzten dutela diote sindikatuek: Espainiako Estatuko 50 probintzietatik hemezortzitan patronala eta langileak oraindik ez dira ados jarri. Uda ate joka dago eta badirudi egoera ez dela aise aldatuko: Araban eta Bizkaian, esaterako, turismoaren arloko nagusi eta langileek urteak daramatzate adostasunik gabe lanean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez. Horrela jarraituz gero, greba egiteko prest daudela adierazi dute Espainiako hainbat erkidegotako langileek.
Iaz sinatu ziren kontratuen ia erdiek astebete baino gutxiagoko iraupena izan zuten autonomia erkidego guztietan eta ia 2 milioi herritarri eragin zieten. Beste 318.536 langileren lan hitzarmenak ez ziren hilabeteko epera iritsi. Gainera, kontratu guztien %15 denbora mugatuko kontratuak izan ziren. Hau da, une jakin batean taberna edo jatetxe batean aritzeko, edo kasurik baikorrenean, denboraldi baterako