Ostalaritzako kontratuen erdiak astebete baino gutxiago iraun zuten iaz EAEn

  • Espainiako Gobernuak emandako datuek turismoaren beste aldea erakutsi dute: sinatzen diren kontratuen %46k astebete baino gutxiago irauten dute. Autonomia erkidego batzuetan, ordea, kopurua erdiraino iristen da, EAEn kasu.  


2018ko maiatzaren 30an - 12:43

Ostalaritzako datuek sektorearen prekarietatea agerian uzten dutela diote sindikatuek: Espainiako Estatuko 50 probintzietatik hemezortzitan patronala eta langileak oraindik ez dira ados jarri. Uda ate joka dago eta badirudi egoera ez dela aise aldatuko: Araban eta Bizkaian, esaterako, turismoaren arloko nagusi eta langileek urteak daramatzate adostasunik gabe lanean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez. Horrela jarraituz gero, greba egiteko prest daudela adierazi dute Espainiako hainbat erkidegotako langileek.

Iaz sinatu ziren kontratuen ia erdiek astebete baino gutxiagoko iraupena izan zuten autonomia erkidego guztietan eta ia 2 milioi herritarri eragin zieten. Beste 318.536 langileren lan hitzarmenak ez ziren hilabeteko epera iritsi. Gainera, kontratu guztien %15 denbora mugatuko kontratuak izan ziren. Hau da, une jakin batean taberna edo jatetxe batean aritzeko, edo kasurik baikorrenean, denboraldi baterako


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude