argia.eus
INPRIMATU
Ospakizunak, asmo onak eta beste (Nere Lujanbio)

2008ko otsailaren 18a

"2007a arte zentro berrien urte bezala ere izenda genezake. Badirudi ohiko museoaren ideia zaharkitu xamar geratzen ari dela eta begiradak sorkuntzari eskainitako bestelako espazioetan jarrita daudela. Gasteizko Krea, Donostiako Tabacalera eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroa, ezaugarri komunak dituzten hiru proiektu berri abian dira (...) Asmoa txalogarria da benetan. Erakundeek ordea, zeresan franko izango dute proiektu horien bilakaeran, eta oraindik ikusteko dago zein izango den bultzatuko duten bidea: ikusgarritasun apalekoa baina edukiz betea, edo axaleko distira hutsa".