"('El Comisario' amaitzean) berdin zait zer ateratzen den, baina egia da antzerkirako gogo gutxi geratzen zaizula, euskal antzerkiak bizi duen egoerak nekatu egiten zaituelako. Azkenerako esaten duzu: 'Horrela ibili beharra ere, beti antzezlana saldu ezinik...' (...) Antzerkian, duela hamabost urte orain baino gehiago kobratzen genuen, eta gainera gero eta lan gutxiago dago. Gaztea izan behar duzu eta ilusio handia eduki lanbide honetan aritzeko". (2004ko apirila, 44. zka.)