argia.eus
INPRIMATU
Oskorriren eta Josetxo Goia-Ariberen azken lanak kalean dira

2007ko ekainaren 01

Oskorrik joan den abenduan Bilboko Udal Bandarekin Arriagan emandako kontzertuekin diskoa atera du. Elkarrekin Banda band izenburupean argitaratu duten lanean garai guztietako hamalau abesti bildu dituzte. Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaile, musikagile eta Musikeneko irakasleak ere lan berria kaleratu du. Los Pendientes de la Reina / Emakume baten oroimena diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Errabal zigiluan plazaratu du.