Osasungintzako gastuaren lautik bat finantzazio pribaturako da EAEn

  • EAEko Medicusmundik desoreka sozialen eta osasunaren pribatizazioaren arteko loturak aztertzeko ikerketa egin du. Osasun arreta desegokiak desoreka sozialak handitu ditzakeela azpimarratu du.

ARGIA @argia
2017ko urriaren 10a
Osasun arretan inbertitutako hamarretik bat enpresa pribatuetara doa EAEn. Argazkia: EITB.

Ikerketaren izenburua ondokoa da: “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio prozesuak”. Gobernuz Kanpoko Erakundeak osasun sistema unibertsala, publikoa eta kalitatezkoa eskatu ditu.

Gizarte desorekak heredatu egiten dira eta haur eta gazteen osasunean eragina dute gurasoen ezaugarri sozioekonomikoek, baita etxebizitzaren ezaugarriek ere. Medicusmundiren ustez, osasun sistemek osasun eremuko gizarte desorekak sortzen eginkizun mugatua dute, baina desoreka horiek murrizten edo areagotzen eragin dezakete.

Ondorioztatu dutenez, premia gehien dutenek erabiltzen dituzte gutxien osasun zerbitzuak. Osasun sistemak arreta denei eskaintzen die osasun premiak kontuan hartu gabe eta ondorioz premia gutxien dituenak eskura izaten ditu baliabide gehien.

EAEko osasun sistemak guztiz estaltzen dituen edo zati batean estaltzen dituen zerbitzuak aipatu ditu Medicusmundik eta dentistaren adibidea eman du. Zenbat eta klase sozial baxuagoa orduan eta gutxiagotan joaten da herritarra dentistarengana.

Osasunaren pribatizazioa osasunerako eskubidea galtzeko arrisku gisa ulertzen du Medicusmundik. Ikerketan EAEko osasun sisteman (finantzaketan, aseguruetan, estalduretan eta heziketan) gertatzen ari diren pribatizazio prozesuak aztertu dituzte.

Finantzaketa pribatuak osasun alorreko gastu osoan duen ehunekoa %26,8 da EAEn. Herbehereak, Danimarka eta Norvegian %15ean dabil.

2015ean, 2003arekin alderatuz, osasun aseguru pribatua duen pertsonen %33 handitu da.

EAEn osasun arretan inbertitzen den diru publikoaren 10 eurotik bat enpresa edo erakunde pribatuak kontratatzeko erabiltzen da, nahiz eta kopuru horrek jaitsiera txiki bat izan duen azken urteetan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Osasunaren pribatizazioa  |  Pobrezia

Osasunaren pribatizazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-25 | ARGIA
Asunciˇn Klinikaren egoera salatuko dute langileek, udaletan mozioak aurkeztuz

Ia 5 hilabete daramate greban Tolosaldeko Asunción Klinikako langileek. Kalitatezko osasun zerbitzua bermatzeko, lan-baldintzen hobetzea eta hitzarmen duina eskatzen dute. Tolosaldeko 31 udaletan eta Eusko Legebiltzarrean izan dira jada, Eusko Jaurlaritzarekin ere bildu dira, “baina zuzendaritzaren jarrerak penagarria izaten jarraitzen du”, diote. Mozioak aurkeztuko dituzte orain, hainbat udaletako plenoetan.


Tolosako Asuncion klinikako langileak, haserre baina itxaropentsu

Manifestazio batekin biribildu dituzte aldarrikapen hitzordu guztiak; zuzendaritzarekin biltzeko itxaropena azaldu du langile batzordeak.


2018-01-10 | ELA sindikatua
Asuncion Klinikako langileek greba deialdiarekin aurrera segitzea erabaki dute

"Abenduaren 13 eta 20an aurrera eramandako lanuzteek erabateko jarraipena izan zuten langileon aldetik. Ondorioz, enpresak negoziatzera deitu gintuen. Hala ere, aurkeztu ziguten proposamena gure errebindikazioetatik oso urrun dago", azaldu dute langileek. 


2018-01-03 | ARGIA
Osakidetzak baliabide faltagatik eguberrietan "gainezka" egin duela salatu du ELAk

“Osakidetzak bizi duen prekarietate egoera muturrera heldu da Gabonetan”, adierazi du ELA sindikatuak. Zuzendaritzek askotan baimenak ukatu dituztela nabarmendu du; eta hala ere ez dagoela pertsonal nahikorik lehen arreta eman ahal izateko.


"Urtetako prekarietatea" salatuz, greba iragarri dute Tolosako Asuncion klinikako langileek

ELA eta LABeko enpresa batzordeak zuzendaritzaren "aldebakartasuna" gaitzetsi du; TOPAk jakinarazi du, lau mediku espezialistak klinika utzi dutela.


Osasunbideak ostegunean hartuko du bere gain Nafarroako Ospitale Guneko sukalde zerbitzua

Osasunbideak berriro eskuratuko du Nafarroako Ospitale Guneko elikadura zerbitzua, medio propioekin, UPNk pribatizatu zuenetik lau urtetara, Noticias de Navarrak jaso duenez. Eskainiko dituzten plateren kalitatea frogatu dute, gaixoen berreskuratze prozesuan lagungarriak izan daitezen.


2016-10-03 | ARGIA
Nafarroako ospitale publikoetako janariaren kudeaketa Osasun Sailaren esku egonen da berriz

Nafarroako ospitale publikoetako sukaldeak pribatizatzeko asmoa agertu zuen Nafarroako Gobernuak UPNren eskutik 2011n. Lortu ondoren, orain  Mediterranea de Catering enpresak urtarrila eta ekaina bitarte utziko dio otorduak eskaintzeari. Makina bat kexa egon dira 2013ko pribatizazioaz geroztik.


Lan hitzarmen "duina" eskatu dute Tolosaldeko Asuncion klinikako langileek

Asuncion klinikako langileek elkarretaratzea egin dute larunbatean Tolosako Trianguloa plazan. "Sei urte baino gehiago daramatzagu lan hitzarmen baten eske", esan du Ander Figuerido LABeko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak.


Osakidetzak Gurutzetako sukaldeko elikagaien hornidura pribatizatu nahi duela salatu du LABek

Ospitaleko zuzendaritzak zerbitzua enpresa pribatu bakarrari esleitzeko asmoa duela dio sindikatuak: “Hamaikagarren urratsa da gure osasun sistema pribatizatzeko bidean”.


2015-11-22 | Iure Eizagirre
Mutualitateak
Osasunaren negozioa, gero eta handiagoa

Lan osasunaz aritzea askotan mutualitateez hitz egitea dela dirudi, azpiatal txiki bat besterik ez badira ere. Enpresaburuek sortu zituzten, irabazi asmorik gabe, laneko gertaerak kudeatzen laguntzeko. Urteen joanean, gero eta eskumen gehiago eman zaizkie eta gaur egun lan mundutik haragokoa da euren eragina.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude