Osasunean eta Hezkuntzan murrizketak aurreratu ditu EAEko Ogasun Sailburuak
  • Kontuak koadratzeko Osasuna eta Hezkuntza ere kaltetuta aterako dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori ondoriozta daiteke Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun Sailburuak joan den ostiralean Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean egindako adierazpenetatik.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2013ko otsailaren 04a
Gatzagaetxebarria, eskuinetik aurrenekoa, joan den ostiralean Legebiltzarreko batzordean.

Gatzagaetxebarriak alor horietako murrizketen inguruko diskurtsoa modulatu du azken asteetan. Duela bi aste Osasunean eta Hezkuntzan “doikuntzarik” ez egiten “saiatuko” zela adierazi zuen.

Otsailaren 1eko batzordearen bilkuran berriz, honakoak izan ziren gaiari buruz eman zituen azalpenak El País egunkariak jaso duenez: “Zerbait eragin beharko dio Osasunari eta Hezkuntzari zeren, bestela, ezingo dira kontuak koadratu”.

Murrizketa horiek ezinbestekotzat jo ditu Gatzagaetxebarriak, zergen bidez bildutako diruen jaitsierak gastu-ahalmena asko murriztu diolako EAEko Gobernuari.

Erreforma fiskalaren bidez gehiago biltzeko aukera dagoela aitortu zuen Gatzagaetxebarriak joan den ostiralean, baina hori eginda ere, murrizketak ezinbestekoak liratekeela. “1.200 milioiko gap bat ezin da berreskuratu erreforma fiskal sakon batekin ere. Horrek, asko jota, 400 milioi sortuko lizkioke sistema osoari”.

Azkenak
EGILEA

Murrizketak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-02-01 | ARGIA
Grezia: Troikarekin negoziazio berria abian, errefuxiatuen aferaren erdian

Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten Troikako ordezkariak Atenasera iristear dira Greziarekin negoziatzen hasteko.


Portugalgo ezkerreko alderdiek agintetik bota dituzte kontserbadoreak

Passos Coelhorena Portugalgo historiako agintaldi laburrena izan da, hamaika egun. Gehiengorik gabe gobernua osatu ostean, zentsura-mozioa onartu dute parlamentuan Portugal a Frenteren gobernuaren aurka ondorengo zentro-ezkerreko alderdiek: Alderdi sozialistak (PS), Ezkerreko Blokeak (BE), Alderdi Komunistak (PCP), Berdeek eta Alderdi Animalistak (PAN).


CUPen kartak mahai gainean: asanblada konstituziogilea eta neurri sozialak

Independentziarako prozesua “atzeraezina” dela azpimarratu du CUPek, eta  prozesuan “eskuzabaltasunez” jokatzeko prest agertu da. Baldintzak jarri dizkio Junts Pel Siri. Argi utzi du alderdiez haratago doala prozesua, eta nork baino, zer, noiz eta nola dela lehenik eztabaidatu beharrekoa.


Portugal: Troikaren ikasle txintxoena?

Gobernua osatzen duen Portugal a Frente zentro-eskuineko koalizioak irabazi ditu Portugalgo bozak, baina ez du lortu gehiengoa. Alderdi Sozialista geratu da bigarren. Abstentzioa handia izan da, %45,39koa.


2015-04-24 | ARGIA
AHT gelditzeko exijitzeko manifestazio nazionala Donostian ekainaren 13an

Euskal Herriko hainbat eragilek AHT gelditzeko eskatuz kanpaina abiatu dute. Horretarako AHT gelditu orain! Xahuketa gehiagorik ez! Herritarrok erabaki! manifestua argitaratu dute. Orain atxikimendu bilketari ekingo diotela jakinarazi dute eta ekainaren 13an Donostian manifestazio nazionala deitu dute.


2015-03-24 | ARGIA
Elhuyar aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko da aurrerantzean

Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.


2015-03-13 | Unai Brea
Eskubide Sozialen Karta jendaurrera, bi manifestazio koloretsurekin

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idatzi duten eragileek deituta, manifestazioak egingo dira larunbatean (martxoaren 14an) Bilbon eta Iruñean, “Aldaketa soziala orain! Alternatibak baditugu” leloarekin.