argia.eus
INPRIMATU
Osasunaren kamisetak ospitalean dauden haurren mantal bilakatuko dira
  • Hamaika kamiseta emanen dizkie Osasuna Futbol Taldeak ospitalean gaixorik dauden haurrek mantal bilaka ditzaten. Panenka aldizkariak bultzatutako ekimen batean hartuko du parte modu horretan talde gorritxoak ere.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko maiatzaren 16a

Mantal gorriak izanen dituzte ospitalean dauden haurrek. Osasuna Futbol Taldeak hamaika kamiseta emanen ditu horretarako. Panenka aldizkariak bultzatutako ekimen baten parte izanen da modu horretan talde gorritxoa ere. Ekimen interesgarria iruditu zaie jokalariei eta oro har taldeari eta parte hartzea erabaki dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker. Ume gaixoentzako mantalen inguruko informazio gehiago Panenka aldizkariaren webgunean duzue.