argia.eus
INPRIMATU
Osama Bin Laden hil dutela dio Obamak
  • Barack Obama AEBetako presidentak adierazi duenez, Osama Bin Laden Al Kaedako burua hil du armada estatubatuarraren talde batek. Informazio honen arabera, Pakistango Abbottabad hirian - Islamabad hiriburutik 60 bat kilometrotara - hil dute Bin Laden, honek hiri horretan zuen etxebizitzan. Zabaldu dutenez, apiriletik zekiten AEBetako inteligentzia zerbitzuek Bin Laden etxebizitza horretan gordetzen zela, eta bart gauean burututako operazioa prestatzen aritu dira.

2011ko maiatzaren 02a
Pakistanen hil omen dute Osama Bin Laden Al Kaedako burua

Obamak zabaldutako informazioaren arabera, 40 minutu iraun dituen erasoan, Al Kaedako buruaz gain beste lau pertsona hil dituzte. Bestalde, Pakistango TTP talde talibanak Bin Ladenen heriotza gezurtatu du.

Bin Laden 2001eko irailaren 11n New Yorkeko dorre bikien aurkako erasoen buru jo izan dute AEBek eta orduz geroztik nazioartean bere aurkako bilatze agindua zabaldua zegoen.

Ez dute gorpuaren irudirik zabaldu eta zenbait hedabidek albistea tentuz hartu dute, sinesgarritasun osoa eman gabe. Albistea jakin berritan ehundaka izan dira Washingtonen Etxe Zuriaren aurrean ospatzeko bildu diren herritarrak.

 

Al Jazeera saio berezia egiten ari da Bin Ladeni buruz. Hemen ikusgai, ingelesez.