Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak eta salaketarekin bat egin dute ELA eta ESK sindikatuek ere, baita oposizioko EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP talde parlamentarioak ere.
LABek jakinarazi du bere ikerketa propioa egin duela sindikatura iritsi ziren mediku batzuek jarritako salaketekin. Mediku hauek bazekiten zein izango zen emaitza eta zein izango zen emaitzen ordena. Elkarrekin Podemosek ere gauza bera egin zuen, baina gainera, medikuek notarioaren aurrean egin zuten aurreikuspen hori, gerora baieztatu dena.
LABen ikerketak salatzen duenez hamar espezialitatetan eman dira irregulartasun hauek. Txutxin Oñate LABeko ordezkariek Euskadi Irratian adierazi zuenez, Txagorritxuko erietxean jarritako inpugnazioan hainbat irregulartasun salatu dituzte: medikuen anonimotasuna mantentzeko beharrezkoa den protokoloa ez da bete kasu batzuetan; sail batzuetako azterketen emaitzetan puntuazioaren %100 lortu dute batzuek –adibidez, bihotz hodietako kirurgian hiru pertsonak lortu dute eta hiru plaza zeuden–; azterketak ez ziren prezintatutako kutxetan iritsi, sobreetan baizik; eta kutxak irekita zeuden, besteak beste.
Inpugnazioan agertzen diren salaketek adierazten dute, ez direla Osakidetzako protokoloak bete.