Osakidetzako oposizioetan, hamar espezialitatetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak

  • Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak eta salaketarekin bat egin dute ELA eta ESK sindikatuek ere, baita oposizioko EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP talde parlamentarioak ere.


2018ko ekainaren 05an - 10:22
Argazkia: Irekia.

LABek jakinarazi du bere ikerketa propioa egin duela sindikatura iritsi ziren mediku batzuek jarritako salaketekin. Mediku hauek bazekiten zein izango zen emaitza eta zein izango zen emaitzen ordena. Elkarrekin Podemosek ere gauza bera egin zuen, baina gainera, medikuek notarioaren aurrean egin zuten aurreikuspen hori, gerora baieztatu dena.

LABen ikerketak salatzen duenez hamar espezialitatetan eman dira irregulartasun hauek. Txutxin Oñate LABeko ordezkariek Euskadi Irratian adierazi zuenez, Txagorritxuko erietxean jarritako inpugnazioan hainbat irregulartasun salatu dituzte: medikuen anonimotasuna mantentzeko beharrezkoa den protokoloa ez da bete kasu batzuetan; sail batzuetako azterketen emaitzetan puntuazioaren %100 lortu dute batzuek –adibidez, bihotz hodietako kirurgian hiru pertsonak lortu dute eta hiru plaza zeuden–; azterketak ez ziren prezintatutako kutxetan iritsi, sobreetan baizik; eta kutxak irekita zeuden, besteak beste.

Inpugnazioan agertzen diren salaketek adierazten dute, ez direla Osakidetzako protokoloak bete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude