Lau azterketa eten ditu Osakidetzak

  • Susmopean dauden espezialitateetako lau azterketak bertan behera geldituko direla jakinarazi du Osakidetzak. Gainerako espezialitateetako probak egiten jarraituko dute.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko ekainaren 07a
Maria Jesus Mujika (Iturria: eitb.eus)

Oposizioetan iruzurra egon dela plazaratu eta egun gutxira, anestesiako, kardiologia eta angiologiako, kirurgia baskularreko eta kirurgia plastikoko hautaprobak geldiarazi ditu Osakidetzak.

Medikuen Euskal Sindikatuak, beste zortzi espezialitateetan ere irregulartasunak daudela salatu du. Osakidetzako zuzendari nagusiak  Maria Jesus Mujikak ez du baztertu beste espezialitateetan ere espedientea irekitzea, baina horretarako azterketen emaitzetan iruzur seinalea ikusi behar dela dio. Horregatik, Osakidetzak 67 espezialitateetako epaimahaiei informazio zehatza eskatu die.

Sindikatuak eta alderdi politikoak

LABek, irregulartasun hauek “normalizatuta zeuden jokamoldeak" zirela dio. Fiskaltzarekin elkartuko da eta “antzemandako irregulartasun oro” helarazi. ELAk ere justiziarengana jo zuen pasa den asteartean.

Bestalde, Maria Jesus Mujika eta Jon Darpon osasun sailburuari dimititzeko eskatu die.

EH Bilduk, adierazi du “iruzur zantzu serioak" daudela eta herritar asko izan daitezkeela kaltea jasan dutenak”. Iritzi berekoa da Elkarrekin Podemos: “Oso susmagarria da dena”.

Laura Garrido PPko ordezkariaren hitzetan, “frustazio handia sortu da hautaprobetan izena eman duten 90.000 lagunengan”. Hala ere, ez dute neurri zorrotzagorik eskatu.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, abiarazitako espedienteak argituko du kontua. “Horrelako kontuetan oso zorrotz jokatu behar da”.

Kanal hauetan artxibatua: Iruzurra Osakidetzan  |  PSE-EE  |  EH Bildu  |  PP  |  ELA  |  LAB  |  ESK

Iruzurra Osakidetzan kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-20 | ARGIA
Iruzur zantzuak arloz arlo aztertuta, gutxienez 16 kategoriatan

Osakidetzako oposizioetan parte hartu dutenek arloz arlo atera dituzten emaitzak aztertu eta datuez lagundutako ondorio kezkagarriak bildu ditu SME Euskadiko Medikuen Sindikatuak, iruzur froga gisa.


2018-06-20 | ARGIA
Sutea itzaltzen saiatu da Darpon: "Azterketaren bat errepikatu behar bada, errepikatuko da"

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzko Osasun sailburua elkarrizketatu dute asteazken goizean Radio Euskadin. Osakidetzako oposizioetako filtrazioen kasua lehertu zenetik lehenbiziko aldiz, sailburuak onartu du “beharrezkoa baldin bada” azterketa batzuk errepikatu egingo direla.


2018-06-14 | ARGIA
Osakidetzako oposizioetako beste lau espezialitatetan zantzu susmagarriak aurkitu ditu Euskadiko Sendagileen Sindikatuak

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetzako oposizioetako beste lau espezialitatetan filtrazio-zantzuak aurkitu ditu: Traumatologia, Kirurgia Orokorra, Kirurgia Torazikoa eta Neurokirurgiako azterketak dira susmo berriak eragin dituztenak.


2018-06-13 | ARGIA
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea ere oposizioetako tribunal bateko presidentea da

Natividad Saenz Zubiaga Osakidetzako Giza Baliabideen alorreko zuzendaria epaimahaiburu gisa agertzen da EAEko Osasun Saileko oposizioetako tribunal batean. Administrazio eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariak hautatzeko epaimahaiko presidentea izango da.


2018-06-12 | ESK sindikatua
Osakidetzako EPEa salatu dutenen komunikatua

Azken aste honetan hainbat kolektibok zalantzan jarri dute Osakidetzako EPE. Informatu genuen bezala, ESK-k espezialitate bateko emaitza posibleak notarioaren aurrean jarri zituen. Informazio hori eman zigun pertsonak, jasaten ari den presio dela eta, eskatu digu honako oharra hedatzen laguntzeko. Hau al da Darpon jaunak Eusko Legebiltzarrean zionean eskuak ez ziola dar-dar egingo?


Osakidetzako zuzendari nagusiak esandakoaren kontrara, 24 goi kargu epaimahaietako buru izan ziren

Bertan behera geratu diren lau espezialitateren buruak daude horien artean.


2018-06-07 | ARGIA
Osakidetzak orain arteko azterketa guztiak gainbegiratuko ditu, baina ez du oposizioen egutegia aldatuko

Osakidetzako arduradunek eta sindikatuetako ordezkariekin ostegun goizean egindako Jarraipen Batzordeko bileran azaldu dute ez duela asmorik enplegu publikoaren eskaintzako (EPE) frogal gelditzeko salbu eta lau arlotan.


2018-06-07 | Nahia Ibarzabal
Kardiologo baten lehen dimisioa "aukera berdintasuna arriskuan" ikusi duelako

Osakidetzako oposizioen  auziaren harira, Angel Loma-Osorio, Arabako Unibertsitate Ospitaleko kardiologoa izan da lehena dimisioa aurkezten, irregulartasunak antzeman dituelako, Hala Bedik jakinarazi duenez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude