Osakidetzako EPEa salatu dutenen komunikatua

  • Azken aste honetan hainbat kolektibok zalantzan jarri dute Osakidetzako EPE. Informatu genuen bezala, ESK-k espezialitate bateko emaitza posibleak notarioaren aurrean jarri zituen. Informazio hori eman zigun pertsonak, jasaten ari den presio dela eta, eskatu digu honako oharra hedatzen laguntzeko. Hau al da Darpon jaunak Eusko Legebiltzarrean zionean eskuak ez ziola dar-dar egingo?


2018ko ekainaren 12an - 13:02

Osakidetzako mediku espezialistarako oposizioak direla eta, ekainaren 1etik aurrera ematen ari diren gertaeren inguruan agiri hau plazaratu nahi dugu.

Euskal osasun-sistemarentzat lan egiten dugun hiru mediku espezialistak gara, jabetzako lanposturik gabekoak. Une honetan hirurok ESKn gaude afiliatuta. Hilabeteak daramatzagu guretzat erabat injustua den gauza bat jakitera emateko, nahiz eta lankide eta goi-mailakoen artean onartuta egon egoera hori.

Lehenik eta behin, gaizki sentitzen diren lankideei zuzendu nahi diegu mezua: EPE honetan “egokitzen zitzaiela” pentsatzen zutelako eta “lanposturik gabe” euren buruak ikustean agresibitate guztia gure kontra eman dutelako; guk ohiko irregulartasun bat salatu baino ez dugu egin, guk ez dugu irregulartasunik egin. Guk ez dugu ezer erabakitzen, edo gauzak bertan behera botatzen ezta ezer epaitzen. Gure ustetan gardentasunerantz eta aukera-berdintasunerantz egitea denen onerako izango da. Eta denon artean normaltasunerantzako iragate baketsu bat lortu behar dugu.

Bigarrenik, agintariei zuzentzen gatzaizkie: nekagarri eta oso triste egiten zaigu denok ezaguzten genuena era eraginkorraz ezagutarazteko teknika politiko-sindikal makiabelikoak erabiltzera behartuta egotea. Ez da batere justua zuen erakundean ustelkeria salatzeko pertsona batek arriskuaren mugaraino jarri behar izatea egozketa-froga bere bizkarraren gainean dagokiolako. Gutako batek bere azterketaren galderak eskatu zituen plazaratzeko asmoz eta salaketari sinesgarritasuna emateko. Inork lankide honi hisiaz jardun duela leporatzen badio oso erratuta dago. Egia esa, hiruetako ausartena da.

Erakunde eta administrazio publikoetako ustelkeria salatzen interesatuta daudenen segurtasuna babestu eta bermatuko dituzten protokoloak artikulatu behar dira jada.

Bukatzeko, arazo honetaz eragindurik sentitzen direnak animatu nahi ditugu euren egoeraz hitz egin dezaten eta beldurrik gabe eta konplexurik gabe euren iritzia eman dezatela. Jakin badakigu honetarako tabuak hautsi egin behar direla, baina garbi eta argi dugu hau dela denon artean eman beharreko bidea, eta hau da hain zuzen hausnarketa hauek plazaratzera motibatu gaituena.

Gasteizen, 2018ko ekainak 10


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude