Osakidetzak ez dio kasurik egin ikerketa independenteari errepikatu behar diren azterketetan

  • Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketan, irregulartasunak detektatu dira espezialitate batzuetan, baina Osasun Sailak beste azterketa batzuk errepikatuko ditu.


2018ko uztailaren 18an - 12:40
Osakidetzako azterketa egiteko itxaroten

Maria Jesus Mujika Osakidetzako Zuzendari Nagusiak joan den astean adierazi zuenez, Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketa independentearen emaitzak ezagutu ondoren, hiru espezialitatetan azterketa berriz egitea erabaki du Osakidetzak.

Ostera, ikerketa independenteak irregulartasun zantzurik aurkitu gabeko espezialitateetan egingo ditu azterketak Osakidetzak eta ez ikerketak anomaliak ikusi dituen kategorietan El Mundok argitaratu duenez. Esaterako, anestesiologian eta angiologian, Oviedoko ikerketak irregulartasunik aurkitu ez arren, Osakidetzak azterketa berriz egiteko erabakia hartu du.

Osakidetza eta Oviedon egindako ikerketa bat datozen espezialitate bakarra kardiologia da. Osakidetzak bigarrenez egingo du azterketa, kasu horretan ikerketaren irizpideak jarraituz.

Eusko Legebiltzarrera joango da Jon Darpon Osasun sailburua ostegun honetan joango da Eusko Legebiltzarrera, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunen azalpen gehiago ematera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude