Osakidetza gehiengo sindikalari bizkarra emanda ari dela salatu dute ELAk eta LABek

  • Aste honetan jakinarazi du Osakidetzak langileek erretiro adina 68 urte arte luzatzeko aukera izango dutela, profesionalek hala nahi izanez gero.


2018ko urtarrilaren 17an - 13:00

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak adostu dute hitzarmena eta helburua, datozen urteotako erretiro kopuru handiengatik sortuko diren hutsuneak betetzea da haien ustez. Epe laburrean lan deialdi berri bat iragarriko dutela ere adierazi du Osasun Sailak. Berrikuntza batekin: hautagaiek azterketa errepikatu ahal izango dute nota hobetu ahal izateko.

Gogor kritikatu dituzte Osakidetzaren azken neurriak LAB eta ELA sindikatuek. Biak bat datoz hartutako erabakia gutxiengo sindikalaren babesarekin hartu dela eta Osakidetzak ez duela nahi izan Mahai Sektorialean negoziazio egutegia martxan jarri.

68 urterekin erretiroa hartzeko aukera “pertsonal falta konpontzeko” bidea ez dela diote biek ala biek. “Neurri ez eraginkorra izateaz gain, denbora zein eskubide sozialetan atzerapauso izugarria dela iruditzen zaigu”, dio LABek webgunean argitaratutako ohar batean. Gazteen %16 langabezian dagoela nabarmendu du eta erretiroa atzeratzea “lotsagarria” dela adierazi du enplegu prekarioen eta kanpora emigratu behar duten herritarren kopurua ikusita.

ELAk esan du ustezko negoziazio horiek “faltsuak” izan direla eta SATSEK, SMEK eta UGTk baino ez dutela babestu hitzarmena. Gainera, aurreikusten den lan eskaintza deialdi berriak egungo arazoak ez dituela konponduko azpimarratu dute:  “Gogorarazi behar dugu EPE honek ez duela Osakidetzan daukagun behin-behinekotasunaren arazo larria konpontzen. EPE honen ostean, behin-behinekotasun tasa %37,8koa izango da”.

LABek iragarri du kanpaina bat jarriko dutela abian datozen asteetan Osakidetzak hartutako neurriak salatzeko. Sindikatuak nabarmendu du azken hilabeteetan “behin eta berriro” aldarrikatu dutela negoziatzeko egutegia martxan jartzea baina ez dutela erantzunik jaso. Egutegiak “behar-beharrezko” lehentasunak jaso behar dituela adierazi du: “Osakidetzari exijitu diogu Lan Baldintzen Akordio berri baten negoziazioa (oraingoan 2009tik prorrogatua izan da) eta Funtzioen Dekretu baterako prozesua ere, kolektibo bakoitzaren funtzio zehatzak zeintzuk diren argi uzteko beti ere, lantaldeko eskemaren barruan”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


EAEn azpikontratatutako osasun-garraioaren greba mugagabea hasi da

Astelehenean, otsailaren 19an, EAEko anbulantzietako langileek greba mugagabeari ekin diote.


Eguneraketa berriak daude