argia.eus
INPRIMATU
Ortzaize herriko kontseiluak 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu
  • Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta barne komunikazio osoa euskara hutsean egitea erabaki dute.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2020ko abenduaren 04a
Elena Casiriain Ortzaizeko hautetsia.

Nahiz eta hiztegi teknikoak batzuetan zailtasunak sortzen dizkien, herri baten kudeantza osoki euskaraz egiten ahal dela frogatu dute. Lehen urratsa, hizkuntzaren gaia kontseiluan eztabaidatu beharrak diren aipagaien artean ezartzea dela azpimarratu dauku Elena Casiriain hautetsiak.