argia.eus
INPRIMATU
'Orreaga 824' kultura astea abuztu honetan Auritzen
  • Orreaga 824’ aste kulturala antolatu du Nabarraldek Auritzen abuztuaren 19tik 26ra. Orreagako 824. urteko guduaren 1.200garren urteurrena datorren urtean izango da, eta horren haritik antolatu da.

Sustatu 2023ko abuztuaren 16a

Orreagako gudu bati egiten dio erreferentzia datak, ez Karlomagnoren gaineko 778ko garaipenarena, baizik eta enperadore frankoek Iruñeko baskoiak menderatu eta inperioan integratzeko egin zuten azken ahaleginekoa, 824koa. Gertakari hura Eneko Arista eta Banu Qasitarren arteko aliantzaren lotura ere izan zen, Eblo kondearen eta Aznar Galindo arnegatuaren indar frankoen aurrean. Gudu hartako garaipenak baskoien autoritatea finkatu zuen Iruñean eta botere subiranoa ezartzeko aukera eman zien.

Aste kulturala abuztuaren 19tik 26ra izango da, erakusketa bat egongo da egun horietan, eta gainera ekitaldi hauek:

Larunbata, abuztuak 19

  • 12:00 HITZALDIA: Xabier Irujo, La batalla de Orreaga y sus lecturas en la historia
  • 19:00 KONTZERTUA:  Beltxaren Bikotea

Eta egun nagusia, abuztuak 26, jardunaldi erakoa:

  • 9:30  Kongresuaren irekiera                                                                                       
  • 09:45-10:00    Josepe Irigarai (Aurizko alkatea)
  • 10:00-10:30    Patxi Zabaleta: 824, Orreaga, el año de Eneko Aritza
  • 10:30-11:00   Juan Maria Martinez Txoperena: La calzada romana Astorga-Burdeos, una vía europea en Orreaga
  • 11:00-11:30    Iñaki Lopez de Luzuriaga: Baskoiak eta Akitaniako Gerra: 824ra bidean
  • 11:30-12:00    Iñigo Larramendi: Vascones occidentales y continentales durante el nacimiento del Reino de Pamplona
  • 12:30-14:00 MAHAI-INGURUA: Iñigo Larramendi, Maria Solana, Idoia Zabaltza, Josean Beloki: La memoria de Orreaga. 824, origen del reino vascón

Egitarauaren eta astearen berri zehatzago, hemen (baita izen-emateak ere).