argia.eus
INPRIMATU
‘Orotariko Euskal Hiztegia’ bildumaz
2005eko azaroaren 18a

Juan Garzia, idazle eta itzultzailea: "Jendeak jakinez gero zer den, tresna zoragarria da OEH (...) Baina askoz balio handiagoa luke duela 20 urte izan bagenu. Euskararen munduan aspaldidanik ari garenoi frustrazio sentimendua eragiten digu lehenago hori gabe ahal zen moduan lan egin behar izanak". Inazio Mujika Iraola, idazle eta editorea: "Badakit 16 liburukiko formatua ez dela oso erabilgarria, eta askoz erabiliagoa litzatekeela hiztegi hau sarean balego. Hala ere, neuk erabiltzen dut, eta badakit idazle batzuek benetan asko erabiltzen dutela". Edorta Jimenez, idazlea: "Sarean jartzen edo CD formatuan ateratzen ez badute, alferrik da. Liburuki batzuk erosi izan ditut, baina oso garestiak dira eta denak erosterik ez daukat. Amorragarria da lan hori egina dagoela jakin eta ezin erabili izatea". (2005/11/18)