argia.eus
INPRIMATU
“Orkestra kontzertu bat beti da arinagoa hasi berriarentzat”

2010ko abuztuaren 05
Patrick Alfaya

"Leihatilara lehen aldiz joan denari Kontzertu sinfoniko bat, orkestra bat gomendatuko nioke, eta ez da sarrera garestiagoa delako, kontzertu guztietan baitira 10 euroko sarrerak. Literaturan bezala da; ez zara Joyceren Ulises irakurtzen hasten, agian Julio Verne irakurriko duzu lehenago. Orkestra kontzertu bat beti da arinagoa hasi berriarentzat, ez baita ganbera kontzertu bat bezain estua (...) Musika klasikoak badu arazo bat; garai jakin batean geratu da errepertorioa, eta ez da aurrera egiten musika hori publikoaren aurrean jartzean. Publikoa oso kontserbadorea dela? Bai, eta programatzaileak ere bai". (2010-08-05)