Oriol Junqueras (ERC): hauteskundeetan batera ez, batasun gobernuan bai

  • ERCko idazkari nagusi Oriol Junquerasi elkarrizketa egin dio Salvador Cot Nació Digitaleko zuzendariak. Estutu du hasieran ERCk CiU gobernuan bakarrik utzi duelako, noiz eta orain, batasuna inoiz baino beharrezkoagoa denean.


2014ko azaroaren 20an - 13:28
Oriol Junquerasi Salvador Cotek egindako elkarrizketa (argazkia: Nació Digital).

Junquerasek ezetz, ordea, ez dela egiazko apurketarik egon, 2015eko aurrekontuak ez dituztela onartu, baina gainerako gaietan Masek ERCren sostengua izan duela legebiltzarrean, salbu eta CiUk PPrekin edo PSCrekin batera bozkatu duenean: “Ez du zentzurik 2015eko aurrekontuak onartzea, hauek 2014koek baino 4.000 milioi euro gutxiago dituztenean. Kopuru hori ezin da indarrean jarri, Kataluniako hezkuntza sistemak balio duena da, edo mossoek eta suhiltzaile guztiek bost urtetan duten kostua. Kopuru jasan ezina da”.

Hauteskundeez hitz egin dute eta kazetariak berriz ere batasunaren garrantzia gogoratu dionean, Junquerasek baietz erantzun du, baina zerrenda bateratutik ihes eginez: “Batasuna helburuetan, programan eta jardueran”. Merezi du ondorengo zatia dagoen bezala itzultzea.

- Bai, baina inkesta guztiek diote hegemoniaren lehia hurrengo hauteskundeetan ERCren eta CiUren artean dagoela.

- Inkestek ez dute garrantzirik.

- Kontua da bietako batek bakarrik irabaz dezakeela. Europarretan, esaterako, ERCk irabazi zuen.

- Esparru politikoa arin mugitzen da. Dirudienez, Espainian orain Podemosek irabaz ditzake hauteskundeak.

- Baina gaur gaurkoz, denak adierazten du datozen hauteskundeetan CiUren eta ERCren lehia gogorra lehen mailakoa izango dela. Eta hori ez da oso bateragarria hauteskundeen biharamunean erabaki historikoak hartu behar dituen bloke trinkoarekin.

- Europarretako kanpaina guztiekiko atsegina eta esku zabala izan zen. Hori izango da gure jarrera.

- Kasu honetan, beraz, aldez aurretik adostu beharko lirateke kanpainako irizpideak.

- Jakina! Eta adosten ez badira, guk berdin egingo dugu kanpaina atsegina helburuak partekatzen ditugun guztiekin, esaterako CUP, ICV eta CiUrekin.

-  Eta ez duzu uste aldez aurreko akordio hauek ezinbestekoak direla?

- Bai. Adibidez adostu dezakegu aurkeztuko diren zerrendak batu eta lagunduko dituen izen bateratu bat. Baietzaren Aldeko Zerrenda-CUP, Baietzaren Aldeko Zerrenda-CiU, eta berdin gainerakoekin ere. Izen batu honek oso erraza egingo luke emaitza interpretatzea eta, aldi berean, transbertsalitateari eustea. Edo dei genezake Orain da Ordua-ERC, Orain da Ordua-CiU eta abar.

- Edo Bai-Bai ERC, Bai-Bai CiU, Bai-Bai CUP…

- Bai, aterki bat da. Gehitu daitekeen beste aukera bat da programaren puntu bat bateratua izatea, independentzia, adibidez. (…).

- Edozein kasutan, ondoren Gobernu akordioa beharko litzateke.

- Bai noski. Independentzia gauzatzearen prozesu hau gidatzeko, ahalik eta batasun handiena bilduko duen Gobernua beharko da.

- Eta Gobernu hau ezingo litzateke bihar bertan hasi?

- Guk aipatu izan dugu hainbatetan. Baina independentzia legezko marko konstituziogile berri batera lotua egongo da eta lan hori datorren legealdian egin beharko da. Gizarte segurantza egin behar dugu, Ogasuna eta Konstituzio bat.

- Ulertu dudanez, aterki-zerrenda partekatu duten alderdi guztiek aldez aurretik bermatu beharko lukete diputatu gehien lortzen duen alderdiaren liderra sostengatzea.

- Aldez aurretik puntu bateratu hauek adostu dituzten alderdiak izan beharko dira hurrengo Gobernuko partaideak.

- Aldez aurreko ituna eta herritarrek ezagutzen dutena.

- Bai, dena gardena behar da. Bulegoetako iluntasunak ez du laguntzen herritarren parte-hartzea.

Elkarrizketaren bukaeran independentzia prozesuaren amaiera faseari buruz galdetzen dio Cotek, batez ere Espainia ezetzean dagoenen. Junquerasek erantzuten du Espainiaren kanpo zorra independentistek erabiliko duten armetakoa izango dela: “Berdinetik berdinera egongo garen unean Gobernu espainiarrak negoziatu egingo du, kanpo zorra da hori gertatzeko bermerik onena. Ditugun aukerak baliatu egin behar ditugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude