Xabier Lujanbio, Maite Linazasoro eta Arkaitz Anza gazte errenteriarrak atxilotu zituen Ertzaintzak pasa den larunbatean Donostian, Segiko kide izateaz akusatuta. Eleak mugimenduak deitutako manifestazioa amaitzean Maria Cristina hotelaren kanpoaldean kateatu ziren hiruak, eta han bildutakoen animoen artean eraman zituzten ertzainek.
Donostiako mobilizazioa eta hiru gazteen atxiloketa ikus dezakezue beheko bideoetan:
Hiru atxilotuak iazko urtarrilean kondenatu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Errenteriako beste hiru gazterekin batera. Auzitegi Nagusiak sei kondenetatik bost berretsi zituen geroago. Lujanbio, Linazasoro eta Antza ezkutaturik egon dira hilabetez.