argia.eus
INPRIMATU
Oraingoz aldaketarik ez Podemos-Ahal Duguren bozeramaleen artean
  • Podemos-Ahal Duguko zazpi parlamentarietatik lauk babesa agertu diote Laura Perezi alderdiko Berme Batzordeak espedientea zabaldu ostean. Gogoeta egiteko deia egin zioten zuzendaritzari joan den astean. Horrez gain, Parlamentuko alderdikide gehienen babesa baliatuta, bozeramaile aldaketa eskatu zuten joan den ostegunean Parlamentuan.

     

     

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urtarrilaren 29a
Laura Pérez, Rubén Velasco, Mikel Buil eta Tere Sáez. Laura Pérez, Rubén Velasco, Mikel Buil eta Tere Sáez.

Carlos Cousok hartuko luke lan hori, une hauetan Mikel Builen eskutan dagoena. Bozeramalearen ondokoa ere aldatzeko eskatu dute, Tere Saezen ordez Fanny Carrillok hartuko luke postu hori. 

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eta Mahaiak gaur eskaera hori aztertu du, Carlos Cousok berak, Laura Perezek, Fanny Carrillok eta Rubern Velascok egindako eskaera. Erabaki du dena dela, txosten juridiko bat eskatzea jakiteko bozeramaleen aldaketa horrek ba ote duen babes juridikorik. 

Aldaketaren gobernua, kolokan?

Podemos-Ahal Duguren talde parlamentarioa hautsiko balitz, orduan bai, aldaketaren indarrek gehiengoa gal lezakete parlamentuko batzordeetan eta Mahai eta Eledunen batzordea. Izan ere, koalizioa bitan banatuko balitz, batzuk, adskribatuta ez dauden parlamentari gisa geratuko lirateke eta horiek ez lukete eskubiderik parte hartu eta botoa emateko.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta