EHZ

Oraindik ez al dakizu aurtengo EHZ festibalean nor ariko den?

  • Bi izen handi iragarriak zituzten jada (The Coup eta Woods) baina astelehenera arte ez dugu jakin zein taldek jo behar zuten EHZ festibalean. Ohiko moduan askotarikoa da eskaintza.


2015eko apirilaren 27an - 12:49

11etan hasi da EHZ aurtengo kartela osatzen duten taldeak iragartzen.

Lehenbiziko hirurak, “dantzagarriak eta engaiatuak” antolatzaileen esanetan: The Offenders, Old School Funky Family eta Skakeitan.

Rock klabean, Last Train norvegiarrak eta Euskal Herriko bi talde: Polygorn eta Last Fair Deal.

Ahaztu gabe, gaztea izan arren eszenako beterano bihurtua den Joseba B. Lenoir ere Lekorneko eszenatokian izango dela gitarra sutan jartzen, osatu berri duen talde berriarekin –tartean Willis Drummond eta Napoka Iriako kideekin–.

Erotic Market eta Martin Mey franziarrak, Jim Jones and the Righteous Mind eta Anestesiaren soinu bortitza ere EHZn izango dira 20. edizio honetan.

Dena ez baita gitarra, bateria eta baxua duten taldeetan amaitzen, aurten festibalak ahalegin berezia egin du eskaintza elektronikoarekin Cotton Claw eta Boris Brejcha DJ minimalista programatuz.

Ez galdu kartel osoa

Bertako musikari berrien aldeko apustua ere egin du EHZk, besteak beste Goliath one-man-band formatuko artistarekin edo Kasernaraten folk, rock eta blues koktelarekin.

1990eko hamarkadako hardcorearen zaleei malkotxo bat aterako die apika Etsaiak taldea bueltan dela jakiteak.

Eta musikaz aparte, “Bertsu battle” bat ere antolatu dute –hip hop kulturan ohikoagoa den errima-lehia egokituz–; Garaztarrak taldeak Istan-T ikuskizuna ekarriko du; eta Brigada Ubelak egunero prestatu du ikuspegi feministatik aritzeko saio bat.

Informazio gehiago:

EHZko egitarau osoa, informazio praktikoa eta txartelak festibalaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude