argia.eus
INPRIMATU
Oraindik ere, ‘hable en cristiano’

2010ko irailaren 14a

"Begoñako igogailuan, azkenak sartzerakoan, ondorengoei deiadar egin nien: «Barrura, barrura». Barrutik, (...) neskatilak hala jaurti zidan: «Hable en español». (...) harriduraz irten zitzaidan: «Como con Franco, ¿o qué?». Neskatoak berriz: «Pues, sí, ¿y qué?». (...) Hezkuntza sailburu Isabel Zelaa-k (...) ez du errebindikatzen literalki dioena, hau da, euskaldunek euskaraz egiteko dugun eskubidea. Errebindikatzen duen bakarra zera da, (...) ez duela inork euskaraz ikasteko obligaziorik. Entzutekorik ere ez, agian? Gure gazte horiek hala uste dute. (...) Hizkuntzek ez dutela eskubiderik, esan ohi duzue, baina hizkuntzak darabilzkigunok bai, baditugu eskubideak. Horregatik salatzen dut neskatoaren portaera nire eskubideen aurkako erasotzat, bortxakeriatzat; beraz, salagarri eta zigorgarri. Noizko, gaztelania bezain hizkuntza ofiziala euskara" (2010-09-14)