argia.eus
INPRIMATU
"Opus Dei-az ohartarazi ninduten, baina nire iritzi propioa eduki nahi izan nuen"

2011ko apirilaren 07a
Charlie Cox aktore ingelesa Escrivá de Balaguerren papera antzezten.

Opus Dei erakunde katolikoaren sortzaile Josemaría Escriva de Balaguer-en bizitza antzeztu du Charlie Cox aktoreak Encontrarás Dragones filmean. Geroztik, harekin "lotura berezi bat" duela adierazi du:

"(Escrivá de Balaguer) ezagutu zuen pertsona batek esan zidan: 'Bere indarra eta energia topa dezazun espero dut'. Esaldi hura nire interpretazioaren oinarri bilakatu zen. Josemaria jendea maitatzeko ahalmen handia zuen pertsona zen, guztiz benetakoa. Ikusi nituen bideoetan, kristau batek eraman beharreko bizimoduaren inguruan pentsatzen zuena esateko inolako eragozpenik ez zuela konprobatu nuen. (...) Orain, berarekin lotura berezia dudala iruditzen zait. Atzo bertan, hoteletik atera aurretik, bere irudia behatu eta esaldi batzuk esan nizkion. Uste dut lagunduko nauela".