OpenOffice.org kode irekiko bulegotika programaren euskarazko bertsioa aurkeztu zuten atzo (21) Miren Azkarate
Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilariak eta Agustin Elizegi
EJIE Eusko Jaurlaritzako Informatika Enpresako zuzendariak. Linux eta Windows sistema eragileetarako balio duen software sorta hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak eta EJIEk euskaratu dute. Euskarazko OpenOffice, horri egokiturik doan Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta erreferentzia eskuliburua
www.euskadi.net/euskara_soft gunetik eskuratu daitezke. CD batean jaso nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen zerbitzura jo daiteke, hiru euro ordainduz.