Herbert Snorrason WikiLekaseko disidente islandiarra OpenLeaks izeneko proiektua garatzen ari da, Eskorialen (Madril, Espainia) egiten ari diren Sarearen mugak izeneko ikastaroan azaldu duenez. Proiektua alfa fasean –ez dagoela operatibo oraindik– dagoela esan du eta medio, antolakunde eta GKE batzuekin lanean ari dela jakinarazi du, tartean Greenpeacekin eta Amnistia Internazionalarekin.
Proiektuak WikiLekasen filosofia bera izango duen arren, jarduteko era "oso ezberdina" izango dela esan du. Batetik, dokumentu filtratuak informazioa jasotzen duten medioek egiaztatu beharko dituzte, hau da, OpenLeaks bitartekari hutsa izango da. Bestetik, dokumentuak ez dituzte zuzenean publikatuko WikiLeaksek egin bezala. "Beste medio eta antolakunde batzuei emango diegu dokumenduak jaso eta publikatzeko ahalmena."
WikiLeaksek egin bezala, dokumentuak era masiboan hedatzea kaltegarria izan dela ere uste du Snorrasonek, "informazioa zailagoa baita harrapatzen" eta "informazio lokalagoak" bilatzen dituztela azaldu du. Hala, eurek ez direla publikoa eta medioen arteko zerbait esan du, "Informazioa hedatzeko, medioen antolakuntza hobea da, horretan adituak bait dira eurak."
Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.
Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.
Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.
Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]
WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.