Oparotasuna denontzat

  • Uztailaren 1ean, kooperatiben nazioarteko eguna den honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, kooperatibek duten eraldaketarako indarra aldarrikatu eta denekin ospatu nahi dugu. Kooperatibismo eraldatzailea osatzen dugun guztiokin, baina baita kooperatibak existitzea posible egiten duten komunitate eta jendartearekin.

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 03an - 10:34
(Argazkia: Gari Garaialde / OlatuKoop)

Langileak elkarlanean, beren beharrak asetzeko antolatu izan dira askotan, ezkutatu izan zaigun historiako milaka adibideek erakusten duten bezala: kontsumo-kooperatibak, mutuak, zerbitzu kolektiboak eskuratzeko kooperatibak, finantza-egitura kooperatiboak… Antolatutako langileek, eraikitako esperientzia horiek guztiekin, beraien bizi egoera hobetzea lortu dute, eta batzuetan, baita jendarte osoarentzako aldaketa esanguratsuak martxan jarri ere.

Horien artean, bereziki garrantzitsuak dira elkarrekin lan egiteko biltzen diren kideen artean eraikitako lan kooperatibak,. Izan ere, esperientzia horiek, eraldaketa kolektiborako bideak irekitzen dituzte, eta, gainera, hortik ateratako emaitzak oparotasuna sortzeko biderik garrantzitsuenetakoak dira.

Oparotasuna, bai, baina denontzat. Sistema kapitalistaren metatze prozesuen aurrean, sortzen dugun aberastasuna egoki banatzean eraikitzen den oparotasuna proposatzen dugu; inor atzean utzi gabe, aurtengo leloak esaten duen bezala. Horregatik, lana gure eskuetan hartu eta antolatzea erabaki dugunok, pertsonen arteko esplotazioa arbuiatzen dugunok, ezin dugu desberdintasunen sorreran eta esplotazioan oinarritutako sistema honek baztertzen dituenak albo batera utzi.

Uztaila, uzta jasotzen den garaia da, oparotasun garaia, beraz. Aurten, eta hemendik aurrera urtero, uztailaren 1ean, gurekin batera, kooperatibek duten izaera eraldatzailea eta oparotasuna ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Denontzat nahi dugun oparotasun hori eraikitzen ari garela ospatzeak, egiazko bihurtzen baitu bidea bera; ospatzen ez dena, ez baita existitzen!

Oparotasuna denontzat!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kooperatibagintza
Ertzeko bizitzen auto-eraketa sareak eta KoopFabrika

Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Transmisio eta berreskurapen kooperatiboaren beharraz

Uztailaren hasieran jakin dugu gure herrian langileon etxe askotan ospakizunerako ezinbesteko izan diren pastel eta gozoen De Paula lantegia itxiko dutela. Erretiroa hartuko omen dute gozogileek, eta noski, erretiroa hartuko duten langileek deskantsurako eskubide osoa dute,... [+]


2023-07-09 | Hiruki Larroxa
Ez gara elkartea, kooperatiba baizik

Etengabe azpimarratu behar dugu jada ez garela elkarte edo kolektibo bat. Izan ginen, bai. Ez baikenuen modu kolektiborik transmaribibollo aktibistak izateko (ez, ez gara banakako aktibismoen oso aldekoak). Eta bide batez, elkartea aprobetxatzen genuen fakturatzeko ere.

Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude