argia.eus
INPRIMATU
Onintza Enbeita (bertsolaria)
  • Ez dakit Azokara zein egunetan joango naizen, baina joango naiz. Hauxe da nire aukera:

    - Txinaurriak: Disko hau erosteko gogoa daukat ez bakarrik Mikel Laboak kanta onak utzi zituelako, Anarik Aintzinako bihotz kantari egin dion bertsioa zuzenean entzun dut, eta hunkitu egin nau. Ruper Ordorikaren Gure bazterrak interneten entzun dut, eta bata zein bestea entzunda, gainontzekoak entzuteko gogo itzela daukat.

2010ko abenduaren 06a
- Ertzeko Zatiak (Argia): Jon Sarasuaren liburua ez dut oraindik erosi. Elkarrizketetan-eta gogoa piztu dit barruan. Durango aprobetxatuko dut seguruenik erosteko.

- Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen berria: Ez daukat seme-alabarik, baina beraiekin maiteminduta nago zeharo!!!

- Bistara etortzen zaidana...argi-argi ez ditut, baina buruan: Hiru Mariak (Arantza Urretabizkaia), Jon Benitoren berria, Bulkada (Susa)...