Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma aurkeztuko dute asteazkenean Leioan

  • Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataformaren taldea sortu gura dute Leioan; aurkezpena asteazkenean, hilaren 30ean, izango da, Leioako Sakoneta kiroldegiaren erabilera anitzeko aretoan, 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 09:34
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak joan den urtean antolatutako ekimena, Algortako Ereaga hondartzan (Arg: Hiruka)

Aurkezpenaren sarrera gisa, berbaldi-eztabaida antolatu dute: "Europa eta pertsona errefuxiatuak. Gure gizarteak ez du amore ematen". Luisa Menéndez Aguirre, OEE plataformaren aktibista eta Andoni Louzao militante ekologista eta OEE plataformaren kidea izango dira ekitaldiko hizlariak.

OEE taldeko kideek adierazi dutenez, "aberastasunaren eta baliabide naturalen jabetze okerraren, ezberdintasun ekonomiko eta generoaren, goseteen eta gerrateen ondorio da errefuxiatuen eta euren herrietatik desplazaturiko migratzaileen krisi humanitarioa".

"Europak ere du ardura horretan, baina bere erantzuna harresiak, hesiak, atxiloketak, kanporatzeak, CIESak, bazterketak eta xenofobia dira. Turkia, Libia eta giza-eskubideak etengabe urratzen dituzten beste herrialdeakaz egindako akordio lotsagarriak eta indarrez Europarantz desplazaturiko pertsonen mugimendua galaraztea da ere Europaren erantzuna", OEE osatzen dutenen ustez. Horrexegatik eskatzen dute eguneroko gertaera horien aurrean "erreakzionatzea eta gure elkartasunagaz erantzutea, eta giza-eskubideen errespetua exijitzea gure inguruan, gure herrialdean eta gure hirietan".

Plataformako kideek esan dutenez, "OEE-Bizkaia kontzientziatu eta sentsibilizatzeko jaio da", eta "migranteak eskubideak dituzten pertsonak direla" defendatzeko.

Beharrezkotzat jotzen dute errefuxiatuak kokatzea eta giza-eskubideen inguruko itun eta Europako araudiak bete daitezen exijitzea. Gainera, salatu dute Estatu espainiarrak 18.000 pertsona jasotzeko zeukan konpromisoa ez duela bete eta errefuxiatu eta migranteen babeserako politika oso murriztailea dela ere.

OEE plataformako kideek adierazi dutenez, "emakumeek eta umeek jasaten duten berezko bortizkeria ikustaraztea eta ibilbide ziurra bermatuko dizkieten neurriak hartzea exijitu gura dugu, eta instituzio denei urratsak eman eta ekimenak abiarazi ditzaten eskatzen dizkiegu".

Plataformak mundu mailako tragedia horren aurka borrokatzeko prest dagoen pertsona edo talde orori zabalik dagoela esan du eta leioaztarrei gonbidapena egin die eguaztenean izango den aurkezpenera hurbildu daitezen.

Ekitaldiaren kartela

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude