argia.eus
INPRIMATU
Ondarroan literaturari lotzeko amuak prest dituzte asteburu luzean
  • “Literatur amuak” jaialdiak azaroaren 1era arte iraungo du. Literatura da ardatz, eta musika, dantza, errezitaldi eta bestelakoez gozatzeko aukera izango da Bizkaiko herriko txokoetan.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 28a
Aharitopeka ikuskizuna. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Ondarroako Udalak antolatu du urriaren 27an abiatu zen jaialdiaren 5. edizioa. Kanpoko amuak asko izango dira, baina etxekoek ere badute haien txokoa. Herrian antolatzen diren literatur ekintzak asteburu luzean biltzeko ahalegina egin du Udalak. Eneritz Basurko euskara alorreko zinegotziaren ustez, “Ondarroa moduko eremu euskaldunean euskal literaturak merezi duen lekua izatea ezinbestekoa da, euskaraz bizi garen moduan euskarazko literatura kontsumitzeko ohitura hartu behar dugu”.

Euskal sorkuntza izango da nagusi, baina galizierari keinua egingo diote. Galizizaleak elkartearen ekimenez, Todos os Mares, o Mar galizierazko poesia emanaldia eskainiko dute urriaren 29an.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak egitarau osoa du lotura honetan.