argia.eus
INPRIMATU
Ondarroako “Zapato Azule” egunean emakume bati sexu erasoa egoitzita gizon bat atxilotu dute
  • Uztailaren 2an salatu zuen emakumeak erasoa, eta hiru egunetara atxilotu zuten gizona, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoei aurre egiteko protokoloaren koordinazio mahaiek jaien balorazioa egin dute eta datu batzuk eman: bi aldiz aktibatu zuten eraso matxisten aurkako protokoloa, eta bost pertsona kanporatu zituzten txosnagunetik jarrera desegokiak zituztelako.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 13a

Ertzainak gizon bat atxilotu du, Ondarroako “Zapato Azule” festetan emakume bati sexu erasoa egotzita. Uztailaren 2ko goizaldean izan zen erasoa, eta hilaren 5ean atxilotu dute gizona, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera.

Eraso matxistei aurre egiteko herri protokoloaren koordinazio mahaiek jaien balorazioa egin dute, festetan bi eraso matxista salatu direla eta bi aldiz aktibatu zela protokoloa jakinaraziz.

Gutxienez bi eraso gauzatu dira, baina “eraso gehienak ez direla salatzen edota ez direla eraso matxistatzat hartzen” badakitela adierazi dute. Eraso matxistekin batera, bost pertsona kanporatu zituzten txosnaguneetatik jarrera desegokiak zituztelako.