Ondarea eta teknologia berriak aztergai Ortzadarren Jardunaldietan

  • Martxoaren 7an ekin zitzaien Iruñean Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Nafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboak antolatuta III Jardunaldi Zientifikoei. Teknologia berriak, begirada berriak lelopean XXXI. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Ortzadarrek azken hilabeteotan eta martxoaren 11 bitartean Nafarroako ondare ez materiaralen artxiboarekin lotuko dira jardunaldiok.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 08an - 11:50
Arg: Aritz Ibañez / Dantzan, CC BY SA.

Hain zuzen ere, 10 urte dira Nafarroako ondare ez materialaren artxiboa martxan jarri zela eta urteurrenaren harira materiarik gabeko ondarea eta teknologia berriak uztartu dira jardunaldietan. Maria Angeles Querol eta Alex Ibañez Madril eta Euskal Herriko unibertsitateetako kideiak izango dira, besteak beste, jardunaldi hauetako hizlariak.

  • Martxoak 7, astelehena: 19:00etan: KOM eta zine dokumentala proiekzioa Eugenio Arraiza "in memoriam". Filmotekan.
  • Martxoak 8, asteartea: On-line kantutegiaren aurkezpena
  • Martxoak 9, asteazkena: 10:00etatik 14:00etara: " Kultur Ondare Materiagabearen kudeaketa" lan jardunaldia. Hitzaldia: Maria Angeles Querol (UCM). NUP, Ada Byron Aretoan.
  • Martxoak 10, osteguna: 17:00etatik 20:30era: Landa lana: Metodologia eta teknologia. NUP, Ada Byron aretoa.
  • Martxoak 11, ostirala: 17:00etatik 20:30era: teknologia berriak, begirada berriak. Truke zientifikoaren jardunaldia: Komunikazio eta eta esperientziak. Hitzaldia: Alex Ibañez (EHU). NUP, Ada Byron aretoa.

[Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude