ELAk salatu du Osasunbidean eta Osakidetzan behin-behineko lanpostuak %40 eta %43 direla

  • Sindikatuak dio Osasunbidean behin-behineko lanpostuen portzentajea %40ra iristen dela, eta Osakidetzan %43ra. “Kalitatezko osasun publikoa bermatzetik oso urrun daudela” adierazi du Ainhoa Fernandez ELAko bozeramaileak.


2017ko ekainaren 06an - 09:13

Nafarroan langileak kalera atera dira Osasunbiden behin-behineko lanpostu gehiegi daudela salatzera, argudiatuz langile horien jardunean ez-jakintasunak eragina duela eta Osasunbideko erabiltzaileentzat ere ez dela egokia profesionalak behin eta berriz aldatzen ibiltzea.

Behin-behinekotasuna %6ra jaitsi beharko litzatekeela uste du Fernandezek. Baina horretarako, lan eskaintza errealista egin beharko luke Gobernuak, eta ez, joan den astean egin zuen proposamena: "215 plazarekin ez da arazoa konponduko".

Osakidetzan 35.000 langiletik 20.000k behin-behineko enpleguak dituztela esan du ELAk, talde osoaren %43, alegia. Astelehenean izandako Mahai Sektorialaren ondotik argitaratutako oharrean honela adierazi du sindikatuak: “ELAk hasitako demanden harira eta hauek Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi ondoren, administrazio publikoetako eta, bereziki, Osakidetzako behin-behineko kontratuen zati handi bat iruzurrezkoa dela ezarri dute epaitegiek. Ondorioz, Espainiako Gobernuak egonkortzeko aukerak malgutu egin ditu eta behin-behinekotasuna %8ra jaisteko aukera zabaldu du. Osakidetzak aukera hau aprobetxatzeari uko egin dio eta 2016-2017 epealdirako 1.891 lanpostutako EPEa eskaini du, epealdi honetarako aurreikusitako erretiro kopuruarekin bat egiten duen kopurua hain zuzen. Hau da, Osakidetzak egindako eskaintzaren arabera behin-behinekotasuna ez da ezer ere murriztuko”. 

Bai Nafarroako eta bai EAEko ELAren ordezkariek azpimarratu dute “Gobernuek ezin dutela jarraitu ETT modura funtzionatzen”, eta osasun publiko kalitatezkoa bermatzeko neurriak hartzeko eskatu dute.

Albiste honen zati bat Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude