"Ona da euren lanean euskara erabiltzen eta normalizatzen saiatzen diren profesionalak egotea"




2011ko maiatzaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE) Pello Iturria nafarra saritu du FEUSEren Farmaburua sariarekin, farmazia arloan euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko egindako lanagatik. Iruñean du farmazia, Estafeta kalean. Atzo jaso zuen saria:

"Ez dugu 'Hemen, euskaraz' dioen kartelik. Agian jarri beharko genituzke. Euskaraz hitz egiten dudala badakiten lagun eta pazienteek euskaraz hitz egiten didate, eta bezeroak euren artean euskaraz ari direla entzuten badut, erantzun egiten diet. Baina agin berezigarriren bat jarri beharko genuke. (...) Nik dakidala, ez dago erabilera-orriak euskaraz argitaratzen dituen enpresa farmazeutikorik. Horregatik diot euskara normalizatzeko lan handia dagoela egiteke".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Eguneraketa berriak daude