Protesta batzuez informatzeagatik Amy Goodmani ezarritako karguak erretiratu dituzte

  • Dakota Access oliobidearen kontrako protesten inguruan informatu ostean, akusatuta zegoen Amy Goodman kazetaria, istiluetan parte hartu izana egotzita.


2016ko urriaren 18an - 11:08
Amy Goodman kazetaria. (Arg.: Democracy Now)

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban gertatzen ari ziren protestak filmatu zituzten Democracy Now programako kazetariek irailaren 3an. Oliobideko segurtasun guardiek izandako jarrera grabatu zuten. Bertan ikus zitekeen nola erabili zituzten txakurrak eta piper gasak manifestariei eraso egiteko. Hamalau milioi bisita baino gehiago izan zituen erreportajeak interneten, Democracy Now programaren datuen arabera. Eta CBS, NCB, NPR, CNN, MSNBC eta Huffington Post komunikabideek argitaratu zuten.

Irailaren 8an, Democracy Now programako kazetari Amy Goodman atxilotzeko agindua eman zuen Ipar Dakotako Fiskaltzak. Eremu pribatu bat inbaditzeagatik zegoen akusatua hasieran, eta urriaren 15ean istiluetan parte hartu izana ere egotzi zion Ladd R. Erickson Ipar Dakotako estatuko fiskalak, The Nation-ek argitaratu duenez. Ericksonek azaldu zuen Goodman ez zegoela “kazetari bezala jokatzen, manifestari bezala baizik”.

Horren harira, Delphine Halgand Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeko AEBetako zuzendariak adierazi zuen “interes orokorra” duen gai baten inguruko informazioa ematen ari den kazetari baten aurkako karguak ebaztea, “prentsa askatasunaren kontrako ekintza” dela, Democracy Now-k plazaratu duenez.

Kazetarien Babeserako Batzordeko  Carlos Lauriak ere azaldu zuen atxilotze agindua “kazetariak beldurtzeko saiakera bat” dela, manifestazio eta protesten inguruan informatu ez dezaten. Eta Ipar Dakotako Kazeten Elkarteko Steve Andristek, bere aldetik, “kazetariak isiltzeko autoritateek duten nahia” agerian utzi duela adierazi zuen The Bismarck Tribune egunkarian.

John Grinsteiner barruti judizialeko epaileak kazetaria akusatzeko arrazoirik ez zegoela adierazi ostean, Goodmanen kontrako karguak erretiratu zituen Ipar Dakotak urriaren 17an.

"Oliobidea apurtuz gero ibai guztia kutsatuko du"

Standing Rock siuxen erreserbako biztanleek hilabeteak daramatzate Dakota Access oliobidearen aurkako protesta egiten. Petrolioa eta gasa garraiatzeko erabiliko da, eta 3,78 milioi dolarreko aurrekontua behar da aurrera eramateko.

Proiektuak Missouri ibaia gurutzatuko luke, eta Standing Rock siuxen erreserbaren ondotik igaroko litzateke. Horrek euren kultura arriskuan jarriko lukeela azaldu zion Doug Crow Ghost siux tribuko kideak Berria egunkariari: "Enpresak oliobidea eraiki nahi duen lekuan gure arbasoak eta tribuko kideak daude lurperatuta. Leku sakratu da. Oliobidea Missouri ibaiaren azpitik igaroko da, eta, apurtuz gero, ibai guztia kutsatuko du. Hori gertatuz gero, ezin izango dugu urik edan, ez eta gure abereak elikatu edo lurrak ureztatu ere".

Protesten helburua, beraz, oliobidea egiteko prozesua geldiaraztea da. Hala ere, urriaren 12an hura egiteko lanei ekin zieten berriro. 

Ondorengo bidoan ikus daiteke Democrazy Now telebista saioak egindako erreportajea:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
Generoa eta sexualitatea dekolonizatu, Lakota herria altxatu

AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]


Aitor Esteban
"Euskara hizkuntza gutxitua da, eta lakota askoz gutxituagoa"

Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]


110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]


2017-08-24 | Xalba Ramirez
Trumpen abokatuek Greenpeace salatu dute Dakotako oliobidea dela eta

Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.


Sabotaje ekintzak onartu dituzte bi ekintzailek Dakota Access oliobidearen aurka

Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]


Eguneraketa berriak daude