argia.eus
INPRIMATU
Olibondoak Palestinan okupazio israeldarraren aurka
  • Nekazari eta boluntario palestinarrek olibondoak landatu dituzte Israelek Zisjordaniako lur gehiago konfiskatzeko agindua eman ostean. Israelek emaniko agindu militarrak jabetza pribatuko hiru dunam lur –3.000 metro koadro– uztera behartu ditu, “segurtasun arrazoiengatik”.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2017ko urtarrilaren 31

Israelgo armadak konfiskatu dituen lurrak Yitzhar israeldar kolonoen kanpamendutik gertu dago, Asira Al-Qibliya herrian, Zisjordanian. Yitzhar Zisjordaniako kanpamendu erradikalenetako bat da, Od Yosef Chai taldearen bizileku. The New York Times egunkariak “bastioi erradikal” gisa definitzen ditu. Bertako kolonoak ezagunak dira sarritan zibil palestinarrekin eta armada israeldarrarekin talka egiteagatik. Talde horrek palestinarren aurkako erasoen defentsa egiten du, Israelgo gobernuak lurralde okupatuetan daraman politiketan presio egiteko.

Agindua urtarrilaren 12an eman zuten eta egun zaintza dorre bat dago bertan. Armadak 50 palestinarrez osatutako taldeak lurrak landu eta olibondoak landatzea galarazten saiatu zen, baina 30 zuhaitz landatzea lortu zuten kanporatu aurretik.

Hona gertatutakoaren argazki galeria, +972 magazine-en eskutik: