EPPKtik bereizita dauden bi preso politikoak Villabonako (Asturias) espetxean egon dira eta orain hirugarren gradua ezarri ostean Basaurira lekualdatu dituzte asteartean.
1998an atxilotu zituzten Bizkaia komandoko kide izateagatik, 71 eta 74 urteko kartzela-zigorrak ezarriz. Hogei urte espetxean daramaten bi presook zigorraren azken zatia, Basauriko espetxean beteko dute hirugarren graduko erregimenean.
ETAren aginpidetik aldenduta daude
2010ean ETAren aginpidetik aldentzen hasi ziren eta egun Euskal Preso Politikoen Kolektibotik bereizita daude eta, hedabideek zabaldu dutenez, Langraitz bidea amaitu ostean, Mariano Rajoyren Gobernuaren eskakizunak bete zituzten. Joan den martxoan, barkamena eta egindako minaren damua agertu zien Sanzek biktimei.